Erreleboa IZAR Cutting Tools SAL-en Zuzendaritza Nagusian

Albistea balora ezazu
(0 Boto)
31 Abuztua

2022ko irailaren 1ean, Oscar de Manuelek bere gain hartuko du IZAR Cutting Tools SAL enpresako Zuzendaritza Nagusia, Carlos Pujana ordezkatuz, enpresari lotuta jarraituko duena, Administrazio Kontseiluari aholku emanez.

Carlos 1997an sartu zen enpresan zuzendari komertzial gisa. Politika komertziala berrantolatu eta salmenta sarea berritu zuen, produktuetan berrituz, merkatuak segmentatuz eta salmenta puntuan marka irudia berrituz, bikaintasun logistikoan inbertitzeaz gain, mundu osoko 90 herrialde baino gehiagotara salmentak zabaltzea lortuz.

2004an Zuzendaritza Nagusia bere gain hartu zuen, handik 1998an enpresak hasitako inbertsio politika indartsuari jarraipena eman eta Boroako lantegi berri baten eraikuntza bultzatu zuela, 18 milioi eurotik gorako inbertsioarekin, 2008an inauguratu eta gaur egun munduko erreminta-lantegirik modernoenetakoa bihurtutakoa, eta, aldi berean, langileen belaunaldi-berritzea burutuz.

Carlos Pujanak, besteak beste, AMTko (Makina-erremintako Osagarri, Osagai eta Erreminten Ekoizleen Espainiako Elkartea), ASLEko (Euskadiko Lan Enpresen Elkartea) eta HSS Ikerketa Foroko (altzairu eta ebaketa erreminten ekoizleak) presidente karguak izan ditu.

IZAR-en egindako lana 2011n aitortu zitzaion, "Euskal Manager" sariarekin, Euskadiko kudeatzaile onena bezala, EITBk eta prentsa ekonomikoak antolatutako sariarekin, epaimahaia euskal enpresaburuen elkarteek osatzen dutela.

Oscar De Manuel, bere aldetik, industria ingeniaria da, ingelesa eta frantsesa ongi hitz egiten ditu eta azken urte eta erdiz IZAR-ekin lotuta egon da Zuzendari Nagusi Ondoko gisa.

Tarte horretan, lantegi digitalaren eredua ezartzeko proiektua zuzendu du, eta erakundeko pertsonen lan progresioaren eredua garatzen lagundu du. Gaur egun, 2023-2026 aldirako enpresaren ildo estrategikoak zehaztuko dituen hausnarketa bultzatzen ari da.

Lidergo eta zuzendaritza gaitasunetan prestakuntza osagarri sendoa du, gizarte ekonomiako enpresetan aurreko lan ibilbide aitortuaz gain, non Merkataritza Zuzendari zein Industria Zuzendari karguak hartu dituen.

Oscar De Manuelek bere gain hartzen du IZAR Cutting Tools SAL-en hazkuntza-proiektu globala gidatzeko erronka, eta bertan arrakastarik handiena opa diogu.

 

Kategoria bereko sarrera gehiago: « IZAR Unicef-ekin Ukrainan elkarlanean

Zure iritzia eman ezazu

Derrigorrezkoa den informazioa sar ezazu (*). HTML kodea ezin da sartu.