Gizarte erantzukizuna

 

GURE KOMPROMEZUA ENPRESAREN GIZARTE ERANTZUKIZUNAREKIN

IZAR
 
 

IZAR sozialki arduraduna den enpresa da, eta era bolondresean ekiten dio gizarte eta ingurugiro ardurak bere merkataritza eragiketetan eta harremanetan barneratzearren.

Zazpi alderdi funtzionalei ekiten diegu: ingurugirotik lan-arriskuen prebentzioraino, bezeroekiko, gizartearekiko edota gure erakundea osatzen duten pertsonekiko harreman arduratsuan eta, baita, ekonomia zein legezko alderdietan. Alderdi hauetan gure joera zintzoa honetara zuzentzen da: gure eragin ekonomikoa, gizarte-kohesioa eta ingurugiroarekiko begirunea hobetzera, EGE barruan erreferentziazko enpresatzat hartua izatea nahi dugulako. Gure hasieratik hazkunde jasangarriari lagundu nahi izan diogu, giza-garapen eta enpresa-garapen arteko oreka bilatuz, horixe baita gure benetako izateko arrazoia.

Honi guztiari esker, Enpresen Gizarte Erantzukizunaren Bizkaia Foroak 2006ko apirilean IZAR-i Konpromezu Diploma eman zion, esparru honetan puntako euskal enpresetakoa dela adieraziz, eta, 2016an, Lantegi Batuak-ek, urritasuna duten pertsonei lan aukera egokituak sortzen dizkien irabazi asmorik gabeko erakundeak, IZAR errekonozitu zuen bere Lanerako -enplegua laguntzarekin- egitarauaren bidez, diploma batekin, eguneroko lan merkatuan adimen urritasuna duten pertsonak barneratzen eskaini duen laguntzagatik.

 
 
 
 
 
 

HAINBAT GKE-REKIN LAN EGITEN DUGU

Izar Ongacnur-unhcr1
 
 

EMSFnUnicefpresaren Gizarte Erantzukizunaren politikaren barruan, IZARek hainbat ekimen eta Gobernuz Kanpoko Erakundeekin lan egin izan du eta egiten du, hala nola, Zornotzako Gutxitu Fisiko eta Psikikoen Elkartea, Mugarik gabeko Medikuak, Munduko medikuak, Unicef edota ACNUR-ekin.